Català      Galego    Castellano

Demokrazia zabaltzea klima-larrialdiari aurre egiteko

Adierazpen honen bidez, herrialde osoari dei egiten diogu demokrazian oinarritutako trantsizio ekologiko eta energetiko justuaren buru izan dadin kolektiboki. Gizarte zibilari, alderdi politiko demokratikoei eta hautestontzietatik sortuko den Gobernuari dei egiten diegu Herritarren Batzarren anbizioaz jabe daitezen, ekintza klimatikoa blokeatzen duen polarizazioa gainditzeko

Pancarta DPEC

Gure demokraziak aurrekaririk gabeko erronka du aurrean: klimari buruzko adostasun zientifikoaren arabera jokatzea, trantsizio ekologiko justua eraikitzeko

Diskurtso negazionista, atzerakoi eta eszeptikoen gorakada gorabehera, trantsizio ekologikorako ekintza inoiz baino posibleagoa da gaur egun:

Espainiako herritar gehienek babesten dituzte klima-aldaketari erantzuteko neurriak.

Eta, hala ere, gehiengo horrek berak uste du ez zaiola beharrezko garrantzia ematen ari gizateriak aurrez aurre duen mehatxu nagusiari.

Gobernuak, beren ikur politikoa edozein dela ere, urrun daude Parisko Akordioaren helburu nagusia betetzea eragotzi duen paralisiari irtenbidea emateko bide eraginkor bat aurkitzetik:

gure planetako tenperatura globalen igoera 1,5ºC-ra mugatzea

eta, aldi berean, bidezko trantsizioa eraikitzea, nazioarteko komunitate zientifikoak Klima Aldaketaren Gobernu arteko Panelaren (IPCC) azken txostenean gomendatzen duen bezala.

Ez da harritzekoa, beraz, Nazio Batuetako Idazkariak txostenean deskribatutako egoeraren larritasuna laburbiltzea, honako hau adieraziz: “edozein atzerapenek heriotzak eragiten ditu; hala ere, berehala ezarri daitezkeen irtenbideak gure esku daude oraindik. 

2018an “klimak eragindako mundu mailako protesten olatuan” sortutako gazteen mobilizazioen kemenaren ondare, herritarren parte hartzea erabakiak hartzean agertokian sartzen da trantsizio ekologiko eraginkor, azkar eta sozialki justuak bizkortzeko eta bermatzeko funtsezko faktore gisa. 

Ildo beretik, Europako Kontseiluak zozketa bidezko Herritarren Batzarrak gure gizarteentzako eraldaketa ekologiko sakonerako bide legez aitortu  zituen 2021ean. Era berean, IPCCk bere azken txostenean  dio partaidetza-prozesuak ezinbestekoak direla eta ekintza klimatikoaren maila guztietan txerta ditzaten eskatzen die gobernuei.

Democracia por el clima

Nazioarte mailako azken esperientziak demokrazia deliberatiboan, Herritarren Batzarren formularen bitartez, bi arrazoirengatik nabarmentzen dira:

Eerabaki izugarri konplexuak hartzen dituzte haien eskura jarritako zientzialari adituei esker eta

Polarizazioari aurre egiten diote, herrialdeko gizartearen aniztasuna errespetatuz, genero, adin, hezkuntza, desberdintasun sozioekonomiko eta banaketa geografikoari dagokienez adierazgarria den zozketa baten bidez egiten baita deialdia.

Hau da, Herritarren Batzarrek ikuspegi partekatua sortzen dute, lobby eta presio-taldeen eragin zuzenetik askatua, zientzian oinarritua gainera.

Klima- eta Ingurumen-Larrialdiaren aurrean Adierazpena

Testuinguru horretan, 2020ko urtarrilaren 21ean, gizartearen aldarrikapenaren eta komunitate zientifikoaren gehiengoaren adostasunaren ondorioz, Espainiako Gobernuak Klima- eta Ingurumen-Larrialdiaren aurrean Adierazpena igorri zuen eta bertan lehenengo Herritarren Batzar Klimatikoa ospatzeko konpromisoa hartu zuen.

Cambio_climatico_emergencia

Erresuma Batuan eta Frantzian jasotako antzeko esperientzien ostean, Espainian 100 lagun elkartu zituzten zozketaz ondorengo galderari erantzuteko:

Klima-aldaketaren aurrean Espainia seguruago eta justuago bat, nola egingo dugu?

Urte erdi baino gehiagoko lanaren ostean, eta prozesuaren antolakuntzan eta hedapenean gabeziak izan arren, 2022ko ekainean Herritarren Batzarrak 172 gomendio aurkeztu zituen, % 87ko gutxieneko babesarekinonartuak, berotze globalari zeharkako politikekin aurre egiteko helburuarekin.

Hala ere, eztabaidak hasi eta ia bi urtera, asmo handiko neurri hauek agintari eta botere publikoengandik lurperatuta eta ikusezin jarraitzen dute. Ondorioz, kezkaz salatzen dugu Jaurlaritzak bere hasierako konpromiso garrantzitsuenetako bat bertan behera uztea erabaki izana: demokrazia klimatikoa eta ingurumen-justizia, gaur egun Espainiako gizarte osoarentzako funtsezko premiak baitira.

Llamamiento

Gure herrialdea izugarrizko lehortea jasaten ari den eta Doñanako Parke Nazionala itzulerarik gabeko puntu batera joaten ari den hauteskunde-urte honetan, manifestu hau sinatu duten erakundeek klima-aldaketari aurre egin eta energia-trantsiziorantz bidea egiteko ekintza seguru eta eraginkor bat lortzeko premian jarri dute arreta.

Ekintza hau berresteko deia luzatzen dugu Estatu Itun baten bidez, alderdikerietatik babesteko eta Herritarren Batzarrean lortutako akordio-gaitasunaren eredua hartzeko.

Itun horretan erreforma fiskal berde bat hausnartu beharko du, aurrekontu-sail bakar batek ere ez duela ingurumena kaltetuko dioen oinarria eta herritarrak energia-trantsizioan parte hartuko duten konpromisoa.

Medio_ambiente

Horretarako, administrazio publiko guztien anbizioa eta adiera bakarreko konpromisoa areagotu behar ditugu maila anitzetan, baina baita tresna demokratiko berriak ere, adostasun handiak lortzeko eta krisi klimatikoaren aurrean ekintza ausartak bultzatzeko

Latourren hitzetan, “suntsitutako bizigarritasun-baldintzak konpontzeko proiektuarekin lotutako subiranotasun berria ” behar dugu.

Epe luzera komunitate gisa pentsa daiteke eta pentsatu beharra dago, eta, era berean, larrialdi klimatikoak eskatzen duen premiarekin antolatu behar da ekintza publikoa.

Herritarren Batzarrak hazi, indartu eta ugaldu egin behar dira autonomia- eta herri-mailan, lurralde ezberdinetan ikusten ari garen bezala, hala nola Gipuzkoan, Mallorcan eta Bartzelonan. Gobernu-organo iraunkor gisa ezarri behar dira, Bruselako  eskualdeko ereduari jarraituz.

Firma la petición

Europako Batasuneko Espainiaren Lehendakaritzaren atarian,

gure herrialdeari dei egiten diogu erkidego mailan demokrazia klimatikoaren eta deliberatiboaren instituzionalizazioaren buru izan dadin erkidego mailan.

Azken finean, gobernu guztiei eskatzen diegu, zentraletik hasi eta maiatzeko hauteskundeen ostean jaiotako udal eta erkidegokoetaraino, demokrazia zabaltzeko, klima-larrialdiari aurre egiteko.

Hori dela eta, hemen aurkezten dugu Espainian ospatutako Klimarako Herritarren Lehen Batzarreko azken txostenaren argazki labur bat. Bizitzaren eta Gizartearen bost Arloetatik abiatuta egiten dugu. Bertan islatu ziren bere gomendioak: kontsumoa; elikadura eta lurzoruaren erabilera; erkidegoak, osasuna eta zaintza; eta ekosistemak.

Consumo

Kontsumo-eredu eskasari aurre egiteko, berotegi-efektuko gasen isurketa-iturri handienetako bat izateaz arduratzen den Herritarren Batzarrak bi neurri-mota proposatzen ditu:

alde batetik, hezkuntzatik eta sentsibilizaziotik lan egitea, maila guztietan hezkuntza-curriculumak egokituz, produktuen etiketatzea hobetuz eta desazkunde kontzeptuaren inguruan kontzientziatuz.

Bestalde, eraikuntzaren industrian eraginkortasun termikoko estandarrak areagotzea, salgaien garraioa elektrifikatzea eta autokontsumoa eta hurbileko kontsumoa erraztea.

alimentacion

Herritarren Batzarrak elikaduraren burujabetzan oinarritutako nekazaritzako elikagaien sistema berri baten beharra aldarrikatu du behin eta berriro. Horrek, halaber, elikadura lurraldeko egoera soziokulturaletara egokitutako tokiko ekoizpen iraunkorra, ekologikoa, ekonomikoa eta soziala bermatzen duen eskubide gisa aitortzea dakar berarekin. 

Horrela, gomendioek elikadura-sistemaren ingurumen-inpaktua prebenitzeko eta murrizteko politika publikoak sustatzen dituzte, norbanakoen eta enpresen erantzukizun desberdina azpimarratuz, haien jardunbide txarrak zigortzen dituzten politiken bidez. 

Bide horretan bertan, nekazaritza ekologikoko sektore estentsiboaren pizgarri fiskalak eta abeltzaintza industriala makroaziendaren amaiera mailakaturaino gutxitzea sustatzen dira.

salud

Mugikortasunari dagokionez, Herritarren Batzarrak “mugikortasun iraunkorra berregituratzea eta hobetzea” gomendatzen du,”garraio publiko eraginkor eta ez kutsakorraren  azpiegiturekin” eta erabilera sustatzea “toki guztietara (batez ere, landa-eremuetara) hel dadin” eta, era berean, hirien erdigunea oinezkoentzako egokitzea, autoen erabilera murriztea eta hegaldi nazionalak gutxitzea trena lehenestearen alde.  

Hutsitutako Espainiak jasan behar dituen migrazioaren barne-tentsioak kontuan hartuta, migrazioaren eta egungo azpiegituren ustiapenaren arteko adostasunak bilatzea aholkatzen du, hala nola, gaur egun erabiltzen ez diren etxebizitzak edo lurzoruak.

Klima-krisiak biztanleriaren osasunean dituen ondorioak gero eta nabarmenagoak dira. Goseteak, ekoantsietatea, arnasketa-arazoak, bero-kolpeak eta beste gaixotasun batzuk ekarriko dituzten pandemia berriak, aire gabezia, basamortutzea eta ekozidioak. Egoera honen aurrean, administrazio publikoen esku uzten da lehen mailako arreta indartzea eta klima-aldaketaren aurrean osasunaren ikuspegi integrala sustatzea. Guzti hori, sistema sozioekonomikoen, justiziaren eta ekitatearen erresilientzia bermatzen duten zainketa-politikekin lagunduta, inor atzean ez uzteko azken helburuarekin.

trabajo

Lan esparruan, Herritarren Batzarrak gomendatzen du azpiegiturek eta lantokiek neurriak har ditzatela gero eta ohikoagoak diren muturreko fenomeno meteorologikoen kostuak eta arriskuak murrizteko. Era berean, lantokia funtsezko espazio gisa aurkezten da energia-kontsumoa murrizteko: ingurumenari dagokionez mesedegarriagoak diren eremuen sustapenarekin, dekarbonizazioan laguntzen duten zentro berrien diseinuarekin eta digitalizazioaren sustapenarekin, teknologia berrien ingurumen-inpaktua kontuan hartu gabe.

Horrez gain, nabarmentzekoak dira da zaintza-lanen banaketa ekitatiboa ahalbidetzen duten beste neurri batzuk, biztanleriaren osasunean eta ongizatean eragin zuzena dutenak, hala nola lanaldiaren murrizketa, telelana indartzea ahal den neurrian, ekonomia soziala eta kooperatiboaren pizgarriak, kontserbazio- eta trantsizio-sektore emergenteetan enplegua sustatzea, edo oinarri klimatikoak hitzarmen kolektiboetan txertatzea.

ecosistemas

Herritarren Batzarrak klima-aldaketaren ondoriorik okerrenak jasaten dituzten ekosistemen eta animalia- eta landare-espezieen kontserbazio-plan eta programa zehatzetan lan egitea eskatzen du, eta kontserbaziotik harago joatea, herrialdeko ekosistema nagusien zaharberritzearen bitartez. Halaber, energia-trantsizioaren premia adierazten du behin eta berriro. Trantsizio hori energia berriztagarrietan, asmo handiagoko aurrezpen- eta eraginkortasun-estrategietan eta gizarte-eragile guztien inplikazioan oinarrituta egin beharko da. Hori dela eta, “zenbait enpresari onura handiegia eragin dion egungo sistemaren” aurrean, kontrol publikoko eredu energetiko bat ezartzea eskatzen da, eta lurralde-plangintza lotesle bat prestatzea, natur ondarea eta biodibertsitatea errespetatuko dituena bizitza baliagarriaren fase guztietan, bere desegitea barne.

Hala ere, nabarmentzekoak dira ingurumena babesteko legeriaren aplikazioa hobetzera bideratutako gomendioak, besteak beste, lanerako prestakuntza hobetzea, aurrekontua eta baliabideak areagotzea, edo ekozidioa delitu bezala tipifikatzea bai nazio mailan, bai nazioartean.

Erakunde sinatzaileak

A iniciativa de

Gracias por firmar la petición

Pancarta DPEC

Ayúdanos a llegar a otras personas comprometidas con frenar esta emergencia climática, compartiendo nuestro manifiesto y esta petición a través de estos canales y redes sociales:

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Telegram
Email